Pagoetara igoera antolatu du Sarek iganderako

Zarauzko Hitza 2020ko abe. 15a, 09:44

Aurtengo Gabonetarako ere hainbat ekitaldi antolatu ditu Sare plataformak. Igande honetarako, hilaren 20rako, egin dute lehen deialdia: Pagoetara igo eta tontorrean argazkia ateratzera gonbidatu dituzte zarauztarrak. 12:00etan tontorrean jarri dute horretarako hitzordua. 

Horrez gain, jakitera eman dute urtarrilaren 9an, larunbata, manifestazioa izango dela Etxerako, elkarbizitzarako, bakerako bidea gara goiburu hartuta, Damatik 17:30ean abiatuta. Dena den, aurrerago emango dute deialdi horren eta Gabonetako bestelako hitzorduen berri.