Jarraian daude irakurgai larunbatetik astelehenera Modelon ikusgai egongo diren bi filmen nondik norakoak:
Nieva en Benidorm: Peter Riordan fenomeno meteorologikoek obsesionatutako gizon bakarti, maniatiko eta metodikoa da. Manchesterreko bankuan erretiro aurreratua ematen diotenean, Benidormen bizi den Daniel anaia bisitatzea erabakiko du. Hirira iristean, bere anaia desagertu egin dela jakingo du, Alexek lan egiten duen burlesque klub baten jabea zela. Peter eta Alex Danielekin zer gertatu den jakiten saiatuko dira, eta horretarako, laguntza emango die1950eko hamarkadan Benidormen Sylvia Plath bertan egoteagatik obsesionatutako polizia batek.
Érase una vez... : Alice Mirarien Lurraldean sartu aurretik eta Peter Peter Pan bihurtu aurretik, elkarren anaiak ziren. Beren anaia nagusia zoritxarreko istripu batean hil ondoren, saiatzen dira beren gurasoak desesperazio espiraletik salbatzen, azkenean, euren etxea eta euren irudimenaren artean aukeratzera behartuta aurkitzen diren arte. Honela, Lurralde Miresgarria eta Sekula Betiko Lurraldea egiten dituzten bidaia ikonikoen atarikoa sortzen dute.
Ordutegia:
Abenduak 19, larunbata:
- 16:45ean, Érase una vez...
- 19:00etan, Nieva en Benidorm
Abenduak 20, igandea / Domingo
- 16:45ean, Érase una vez...
- 19:00etan, Nieva en Benidorm
Abenduak 21, astelehena (ikusleen eguna)
- 16:15 ean, Nieva en Benidorm
- 19:00etan, Nieva en Benidorm