'Bateragune auzia' errepikatzearen aurka, mobilizatzera deitu dute larunbaterako

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abe. 17a, 15:52

12:30ean jarri dute hitzordua udaletxearen aurrean, Espainiako Auzitegi Gorenaren erabakia salatzeko.

Espainiako Auzitegi Gorenak Bateragune auzia errepikatzeko erabakia hartu ostean, herriz herri mobilizazioak deitu dituzte larunbaterako hainbat alderdi politiko, sindikatu zein eragile sozialek. Zarautzen ere egin dute deialdia: 12:30ean udaletxe aurrean.

Euskal Herriko hainbat taldek jakinarazi dute mobilizazioekin bat egingo dutela. Besteak beste, ELA, LAB, Steilas, ESK, Podemos Euskadi, Ezker Anitza-IU, Nafarroako Izquierda Unida, Gure Esku, Emakumeon Mundu Martxa, Bilgune Feminista, Sare, Etxerat eta CCOO-Euskadi erakundeek egin dute bat.

Demokrazia goiburu hartuta egingo dute protesta larunbatean eta, dagoeneko herriko hainbat alderdi politikok ere adierazi dute sare sozialen bidez bat egingo dutela deialdiarekin.