Ez-Kopla Txapelketako sarrerak eskura daitezke oraindik

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 18a, 09:16

19:00etan izango da ez ohiko kopla saioa Putzuzulon, eta sarrerak ez direnez agortu, gaur ere erosi ahal izango dira. Arraio Irratiak zuzenean emango du saioa.

Koplazale Elkarteak eta Motxian Bertso Eskolak ez ohiko kopla saioa antolatu dute aurten: Ez-Kopla Txapelketa. 19:00etan hasita, bost bertsolari ariko dira kantuan Putzuzulon: Aimar Sorazu, Aitor Urbieta, Iñigo Mantzizidor Mantxi, Oier Aizpurua eta Uxue Alkorta.

Atzo jarri zituzten salgai sarrerak, sei euroan. Dena den, badira sarrera batzuk oraindik, eta antolatzaileek jakinarazi dute, beraz, gaur ere izango dela txartetak erosteko aukera. 17:00etatik aurrera egongo dira salgai, Putzuzulon.

Arraio Irratiak (99.3 FM) zuzenean emango du kopla saioa, 19:00etatik aurrera.