Dandak hasiera eman die 'Antolakuntza, zilegia eta beharrezkoa' jardunaldiei

Dorleta Agiriano Lai 2020ko abe. 20a, 16:15

"Gazteen despolitizazioaren" eta "antolatzeko beharraren" inguruan hausnartu zuten atzokoan, eta kantaldia izan zen gero. Hurrengo larunbatean "okupazioaren aurkako ofentsiba" izango dute mintzagai Putzuzulon.

Atzo izan zen Danda Gazte Asanbladak antolatutako Antolakuntza, zilegia eta beharrezkoa jardunaldien aurreneko saioa. 17:00etan hasita, hausnarketa saioa egin zuten Putzuzulo gaztetxean: "gazteen despolitizazioa" izan zuten aztergai nagusiki, bai eta "egungo testuinguru politikoa" eta "antolatzeko beharra" ere. Horren ostean, abesteko parada izan zen kantaldian.

Hurrengo larunbatean, abenduak 26, emango diete jarraipena saioei. "Okupazioaren aurkako ofentsiba" aztertuko dute orduan, 17:00etan Putzuzulon. Talo jana egingo dute gero.