Gzk nagusi Egunean Behin jolaseko Zarauzko Hitzaren taldean

Amaia Urbieta Arruti 2020ko abe. 21a, 10:14

564 parte hartzaile izan ditu Zarauzko Hitzaren taldeak amaitu berri den bostgarren denboraldian. Gzk erabiltzaileak 2.915,82 puntu eskuratu ditu, eta laugarren izan da denboraldiko sailkapen orokorrean. Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du.

Amaitu da bostgarren denboraldia Codesyntaxek garatutako Egunean Behin aplikazioan. Oraingo honetan 564 lagunek hartu dute parte Zarauzko Hitzaren taldean eta, aste guztietako emaitzak kontuan hartuta, Gzk izan da puntu gehien bildu dituen erabiltzailea. 2.915,82 punturekin, sailkapen orokorrean laugarren izan da zarauztarra. 

Ekain sagardo ekologiko kaxa bat eskuratuko du irabazleak. Saria eskuratu ahal izateko, posta elektronikoz mezu bat bidali beharko du zarautz@ukt.eus helbidera izen-abizenekin eta telefono zenbakiarekin. 

Gabonetako oporrak hartu dituzte Egunean Behin aplikazioko garatzaileek, baina iragarri dute bueltan izango direla datorren urtean.