Bihar izango da abenduko ohiko udalbatzarra

Zarauzko udalbatzak bihar, abenduak 22, egingo du ohiko osoko bilkura, 19:00etan hasita. Udalak argitara atera du biharko prestatutako gai-ordena, eta jakinarazi du, besteak beste, 2021eko ordenantza fiskalak behin betiko onartuko dituztela eta UEMAko udal ordezkariak izendatuko dituztela. Bestalde, EH Bilduk aurkeztutako proposamena aztertuko dute: hain zuzen, Jaurlaritzari ez ohiko funtsa berezi gehigarria eskatzea galdegin du udal taldeak.

Abenduko ohiko osoko bilkurako gai-ordena osorik irakurtzeko, egin klik hemen