'Hasta el cielo' eta 'Mina y el mundo de los sueños' filmak emango dituzte Modelo aretoan

Datorren ostiraletik astelehenera ere zinema saioak izango dira Modelon. Helduentzako thriller bat eta haur nahiz helduentzako animaziozko filma eskainiko dituzte.

Daniek Calparsororen azken thrillerra izango da ikusgai datozen egunetan Modelo aretoan. Horrez gain, haurrentzat Mina y el mundo de los sueños animaziozko filma ere eskainiko dute larunbat eta igande arratsaldean. Jarraian daude ikusgai ordutegiak:

  • Abenduak 25, ostirala.
    • 19:00etan, Hasta el cielo.
  • Abenduak 26, larunbata.
    • 16:45ean, Mina y el mundo de los sueños.
    • 19:00etan, Hasta el cielo.
  • Abenduak 27, igandea.
    • 16:45ean, Mina y el mundo de los sueños.
    • 19:00etan, Hasta el cielo.
  • Abenduak 28, astelehena.
    • 16:15ean, Hasta el cielo.
    • 19:00etan, Hasta el cielo.