Ez da hondakin bilketa zerbitzurik izango abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean
Zarauzko Hitza
2020ko abe. 23a, 13:02
Urola Kostako Udal Elkarteak jakitera eman duenez, Gabonetako egun seinalatuetan, abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean, ez da hondakinen bilketa zerbitzurik izango.
Ez dituzte bilduko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetako hondakinak, ezta kaleko edukiontzi guneetakoak ere.