Euskal presoen senideek jasaten duten urruntze politika hartu dute Zarauzko artista batzuek gai horren inguruko artelanak sortzeko. Lan hauek erakusgai izango dira astelehen honetan Frontoi Zineman, goizeko 10:00etatik 18:00etara bitartean. Obra hoen subasta ere egingo da.
Erakusketa girotu nahian, artistekin jam session saioak ere egingo dira egunean zehar. Segurtasun neurriak zorrotz errespetatuko direla adierazi dute antolatzaileek.