Xabier Saldias musikari azpeitiarrak 2020 urte berezi hau jendaurrean kantatuz agurtuko du. Zarautzen, bere bizitokian, izango da zuzeneko emanaldi berezia; malekoian, zehazkiago esateko. Bakarkako saioa egingo du, gainera.
Xehetasun gutxi eman duten arren, badirudi 2.000 lagunentzako mugatua izango dela, eta abenduaren 31 arratsaldean izango dela kontzertua. Oraingoz, ez dute jakinarazi sarrerak noiz eta non jarriko dituzten salgai. Esan dute, hori bai, kontzertuak beteko dituela pandemiagatik ezarritako segurtasun neurri guztiak.
Abenduaren 29ko oharra: albiste hau Inozente Egunekoa da, ez da benetakoa.