Irudi ikusgarriak uzten ari da itsasaldia beste behin kostaldean. Honako bideoan arratsaldeko itsasgorak utzitako irudiak ageri dira. Agintariek malekoia eta N-634 errepidea ixtea erabaki dute Zarautz eta Getaria artean (Getariako noranzkoan), arriskuagatik.
Ezbeharrik ere egon da, gainera, gaurkoan. Izan ere, goizean Orioko kanpoko barran korrika saioa egiten ari ziren sei arranlari zarauztarretako bat bota du barra gainetik pasa duen olatu batek, eta erietxera eraman behar izan dute gaztea, larri.