Garoa liburu dendako arduradunen ustez, hauek dira 2020ko liburu onenak, aurten euskaraz eta gaztelaniaz argitaratutakoak:
- A corazon abierto (Elvira Lindo): Idazle bezala norberak bere gurasoez hitz egitea eta jarduera hori erabateko askatasunarekin egiteko beharrezko distantzia emozional bat mantentzea ariketa zaila da. Elvirak Lindok lortu du.
- Amianto (Alberto Prunetti): Amiantoak langile askoren bizitzarekin amaitu zuen. Segur aski, kapitalismoaren metafora onena da: hiltzaile ikusezina da, pixkanaka hiltzen zaitu. Italiako langile klasearen egoera ulertzeko liburu aparta.
- Simon (Miqui Otero): Adiskidetasun istorio bat, liburuekiko maitasun istorio bat. Bartzelonatik bidaia ikusgarri bat Simon gaztearen ikuspegitik. Istorio aparta.
- El tren de los niños (Viola Ardone): Eleberri historikoa. Bigarren mundu gerrako Italia suntsituan, Italiako Alderdi Komunistak elkartasun ariketa izugarria burutzen du Hegoaldeko umeei bizitza duin bat eskaini ahal izateko. Hunkigarria benetan.
- Como polvo en el viento (Leonardo Padura): Istorio ahaztezin eta hunkigarria. Eleberri analitiko eta kritikoa, zeina, zuzenean irakurlearen bihotzetara iristen den.
- Jende normala (Sally Rooney): Maitasun erlazio batean, ezberdintasunek batu, edo banandu egiten gaituzte? Gazte tematika, gazte ikuspegitik kontatua. Gazte orok irakurri beharrekoa.
- Xabier Lete, aberriaren kantaria (Alex Gurrutxaga): Xabier Leteren poesia eta pentsamendu poetikoa ezagutzeko aukera aparta, idazle paregabe baten eskutik.
- Gauzak direna balira (Joseba Sarrionandia): Aktualitate politikoari, filosofiari eta bizipenei buruzko hausnarketak. Inguratzen gaituen mundua ulertzeko saiakera bat.
- Erle langileen amodioak (Aleksandra Kollontai): Sobietar Batasuneko emakumeen bizipenak gertutik ezagutzeko aukera ezin hobea. Gaurkotasun handiko testua.
- Dendaostekoak (Uxue Alberdi): Elgoibarko Pitxintxu dendan 42 urtean lanean aritu diren bi ahizpa dira Dendaostekoak. Denda horren historia da Uxue Alberdik liburuan jasotzen duena.