Bideoa: Zarautz Arraun Elkarteak emakumezko seniorren trainerua osatu du

Dorleta Agiriano Lai-Gorka Eizagirre 2020ko abe. 30a, 11:38

Aurreko astean Onintza Olaizola ZAEko nesken entrenatzailearekin izan zen HITZA–astelehen honetako istripu larriaren aurretik– eta hark azaldu zuen nola abiatu duten epe luzera begirako proiektua. 33 neska animatu dira arraun egitera, eta orain helburua da bi traineru ateratzea Zarautzek.

Miriam, Amayi eta Onintza dira, Onintza Olaizola ZAEko nesken entrenatzailearen esanetan, proiektua abiarazteko hazia jarri zuten hiru emakumeen izenak. Iraila zen, eta pentsatu zuten polita litzatekeela emakumezko seniorren taldea edukitzea klubak. Deialdia egin, eta orain 33 neska dituzte lehiatzeko prest. Olaizolak eman ditu xehetasunak.

Bideoa joan den astean grabatu zen.