Urteko hamar albiste irakurrienak Zarauzko Hitzan

Zarauzko Hitza 2020ko abe. 31a, 11:16
Ekain hasieran egindako salaketaren ondoren elkarretaratzea egin zen plazan. Salaketaren gutuna izan da aurten albiste irakurriena Zarauzkohitza.eus atarian

2020ko azken eguna da gaurkoa, eta urtero munduak hamaika albiste eman ohi baditu, zer esanik ez aurten. Ikusienen artean daude koronabirusari buruzko atal berezia eta plaieroena, baina albisteei dagokienez, hamar hauek izan dira klik gehien eragin dutenak atari honetan.

2020 urtean Zarauzkohitza.eus atarian gehien irakurri diren hamar albisteak dira hauek. Irakurrienak bi gutun dira, biak Zarautzen ekainean publikoki salatutako eraso sexista bati lotutakoak. Hautsak harrotu zituen salaketa hark. 

Ekhine Eizagirreren atxiloketari buruzko albistea eta aste honetan ZAEko arraunlari batek Orion izandako istripu larriaren albisteak ere irakurrienen artean daude.

COVID-19ari lotutako hainbat gai ere zerrendako lehen postuetan daude: hondartzan udan jarritako sarrera-irteera bereziei buruzko albistea; koronabirusaren datuei buruzko batzuk; baita Juanjo Alvarez katedradunak pandemiaren harira gobernuek hartutako neurriei buruz esandakoak ere.

  1. Gutuna: salaketa eraso sexista baten harira
  2. Gutuna: eraso matxistarik ez, ez ezker abertzalean ezta beste inon ere!
  3. Ekhine Eizagirre atxilotu du Guardia Zibilak
  4. Zazpi sarrera-irteera jarriko dituzte hondartzan edukiera kontrolatzeko
  5. Juanjo Alvarez: "Matxinada zibiko bat behar da esateko denak ez duela balio"
  6. Koronabirusaren azken datuak
  7. ZAEko arraunlari bat bota du olatuak Orioko barran
  8. Gutuna: gezurra ari du, Barriuso jauna
  9. Hamabost kasu berri atzeman dituzte azken orduetan
  10. Argazkiak eta bideoa: Ikastolako patioan sua egin eta kalteak eragin dituzte