Gabonetako Jaiotzak Errege Egunean itxiko ditu ateak datorren urtera arte

Onintza Lete Arrieta 2021ko urt. 3a, 08:25

Aurten ere Scohla Cantorumek jarri du Gabonetako Jaiotza Narros jauregian, eta herritarrak eta bisitariak ari dira paseoa emanez irudiak ikusten. Abenduaren 7tik dago zabalik, eta bertaratu ez denarentzat, hona irudi batzuk.

Gabonetako Jaiotza abenduaren 7an zabaldu zuten Narros jauregian, eta urtarrilaren 6ra arte (egun hori barne) egongo da ikusgai. Era guztietako irudiak jarri dituzte aurten ere Schola Cantorumeko kideek, horietako asko mugimendua dutenak.

Ordutegia honakoa da: goizez 11:00etatik 14:00etara, eta arratsaldez, 17:00etatik 21:00etara.

Eszenak ere egiten dituzte, eta horiek 18:30ean, 19:30ean eta 20:30ean izaten dira.

Pandemia egoerak baldintzatuta

COVID-19ak jarri dizkio muga batzuk Jaiotzari ere. Hala, ibilbidea norabide bakarrekoa da, eta sarrera eta irteera ere bananduta daude: malekoi aldetik du sarrera, eta errepide ondora irteera.

Animalia bizirik ere ez da egongo aurten, segurtasun neurriengatik.