Baditu saridunak Murkilen Gabonetako zozketak

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urt. 9a, 09:00

Herriko saltokietan erosketak egin dituztenen artean, zortzi lagunek izango dute erosketa bonuak gastatzeko aukera.

500 eta 250 euroko erosketa bonuak zozkatu ditu Murkil herriko dendari eta merkatarien elkarteak, Gabon garaian herriko dendetan erosketak egin dituzten herritarren artean. Bonu bakoitzak kolore bat dauka, eta egokitutako koloredun dendetan gasta dezakete sarituek. 

Ondorengo hauek dira 500 euroko bonuen zozketaren irabazleak: Ane Do Carmo, Nagusia 16an erosteagatik; Estibalitz Larrañaga, Marian Tabakoak dendan eginiko erosketagatik; Elena Pagnon, Francesena Cerrajería dendan erosteagatik eta Elisa Martinez, Pukasen erosteagatik.

Hauek, berriz, 250 euroko erosketa bonua irabazi dutenak: Mª Jose Albizu, Txirrinta arropa dendan erosteagatik; Juani Iribar, Metxak ileapaindegira joategatik; Jose Ignacio Astiazaran, Ibaitan erosteagatik eta Eulalia Alberdi, Mendizabal dendan erosteagatik. 

Murkil elkarteak iragarri du laster ipiniko dutela martxan beste kanpaina bat.