Izeta VI.aren eta Peñagarikanoren arteko apusturik ez

Izeta VI.a Euskal Pentatloi Sariaren finalaurrekoan, Azpeitiko zezen plazan. (Hitza)

Aiarra izan zen azpeitiarrari erronka bota ziona. Atzo arratsaldean elkartu ziren apustuaren xehetasunen inguruan hitz egiteko, baina ordubeteko eztabaidaren ostean, ez zuten ados jartzerik lortu. Horrenbestez, oraingoz behintzat, ez dute apusturik jokatuko.

Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a izan zen Kepa Peñagarikano azpeitiarrari erronka bota ziona, eta bi kirolariak atzo arratsaldean elkartu ziren Izeta sagardotegian apustuaren baldintzak negoziatzeko. Saiakera egin zuten, ordubetez aritu baitziren hizketan, baina ez zuten ados jartzerik lortu. Harri-jasotze, aizkora eta korrika apustua izango zela bai, baina hortik aurrerako baldintzen ingururan desadostasun handiegiak izan zituzten bi kirolariek. Horrenbestez, azpeitiarraren eta aiarraren arteko apusturik ez da izango oraingoz.