Jose Ignacio Iruretagoiena gogoan izan dute haren hilketaren 23. urteurrenean

Amaia Urbieta Arruti 2021ko urt. 9a, 12:50
(@guipuzcoanosPP)

Gaur betetzen dira 23 urte ETAk Iruretagoiena hil zuenetik. Haren hilobian izan dira Alderdi Popularreko hainbat kide.

Duela 23 urte hil zuen ETAk Jose Ignacio Iruretagoiena Zarauzko Alderdi Popularreko zinegotzia, gaurko egunez. Hura gogoan, Zarauzko hilerrian dagoen hilobia bisitatu dute gaur, PPk antolatutako omenaldi xumean, alderdiko hainbat kidek. Besteak beste, bertan izan dira Carlos Iturgaitz Euskadiko Alderdi Popularreko presidentea eta Laura Garrido legebiltzarkidea.