Eusko Jaurlaritzaren Osasun Saila ari da dagoeneko COVID-19 gaitzaren aurkako txertoa banatzen. Dagoeneko hasi dira Urola Kostako zaharren zenbait egoitzatako kideei txertoaren lehen dosiak jartzen, eta herritarren artean iritzi kontrajarriak eragin ditu txertoak. Erlo Telebistak txertoaren inguruko iritzia galdetu die Azkoitiko, Azpeitiko, Orioko eta Zarauzko herritarrei.