-1-
Izarrak gauez ikusten dira
ta eguzkia egunez
Zergatik orduan ilargia
egun-argiz eta gauez?
-2-
Euria, ibai eta erreken
ezaugarria, ur geza
Denak itsasoan amaituaz
hau gazia da, sorpresa!
-3-
Norbaitek egindako kilimak
zirraratsu, atseginak
Eraginik sortzen ez dutenak
dira norberak eginak
-4-
Zergatik laburbilketa hitza
esanahian alderantziz
luzea da. Eta adibidez
luze hitza motza aldiz
-5-
Txoriak zuhaitzen adarretan
jartzen dira gehienean
Zergatikan ez dira erortzen
lokarturik daudenean?
-6-
Ogiak denboran eraginez
gogortzera du joera
Gailetak berriz alderantziaz
gogorretik bigunera
-7-
Ohean gosaltzea omen da
luxuzkoa. Zergatikan?
Hori ondo dakigun bezala
deserosoa izanikan
-8-
Gure planeta aipatzekoan
bere izena da Lurra
Hamarretik zazpi ura denez
izan daiteke gezurra
-9-
Bananduta hitza dena juntu
idaztea da arrunta
Dena juntu esaldia berriz
idazten da bananduta
-10-
Kirol jardunez izerditzea
Hori dago agerian
Baina berdin gertatzen ote da
saiatuaz igerian?
-11-
Etxebizitzak kanika dute
itsatsita agidanez
Goiko solairutik nabari da
sarri pirritaka gauez