Juaristi Aroztegia zena eraitsiko dute aste honetan
Zarauzko Hitza
2021-01-11 15:30
Datorren asteazkenean ekingo diete Juaristi Aroztegia izandakoa eraisteko lanei. Salberdinen dago eraikina, eta eremu horretako Hitzarmen Batzordeak sustatu ditu eraiste-lanak, hain zuzen. Abendaño industria-poligonoan birkokatu dute aroztegia.