Hilaren 18an zabalduko dute ikastetxeetako matrikulazio epea

Zarauzko Hitza 2021ko urt. 12a, 08:30

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hala zehaztuta, 2021-2022 ikasturterako ikastetxeetan matrikulatzeko aukera zabalduko da hilaren 18an, astelehena, eta 29an amaituko da epea, ostiralarekin.

Matrikulazio kanpainan murgilduta daude Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ikastetxeak egunotan, baita Zarauzkoak ere. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hala zehaztuta, 2021-2022 ikasturterako ikastetxeetan matrikulatzeko aukera zabalduko da hilaren 18an, astelehena, eta 29an amaituko da epea, ostiralarekin.

Epe horretan izena eman ahalko dute 2021-2022 ikasturtean Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan edo Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan ariko diren ikasleek, maila horiek eskaintzen dituzten ikastetxeetan.