Zozketa

Gabon gehigarriko zozketak baditu saridunak

Zarauzko Hitza 2021ko urt. 12a, 17:14

Saridun bakoitzak K5 upategiaren eskutik hiruna txakolin botila eta Larsabi elkartearen eskutik Latxa arkume zati bana jasoko du.

Urolako Komunikazio Taldeak Gabon gehigarria banatu zuen abenduan, Maxixatzen, Uztarria, Baleike eta Karkara aldizkariekin eta Urola Kostako Hitza egunkariarekin. Gehigarriaren azalean urte berriari eskatzen dizkion desioak eta nahiak azaleratu nahi izan zituen UKTk, eta horren harira, bazkideen eta irakurleen eskaerak eta nahiak jakin nahi izan ditu.

Zozketa egin du UKTk parte-hartzaile guztien artean, eta honako hauek izan dira saridunak:

  • Urola Kostako Hitza: Eider Valentin Askasibar
  • Maxixatzen: Ane Azkoitia
  • Baleike: Clari Ignacio Naranjo
  • Karkara: Eneko Loidi Ignacio
  • Uztarria: Agustin Jimenez

UKT hurrengo egunetan jarriko da harremanetan irabazleekin, eta saridun bakoitzak K5 upategiaren eskutik hiruna txakolin botila eta Larsabi elkartearen eskutik Latxa arkume zati bana jasoko du.