Arrotzak taldeak kontzertua eskainiko du Putzuzulon, igandean

Zarauzko Hitza 2021ko urt. 13a, 12:30

18:00etan izango da kontzertua Putzuzulo gaztetxean, eta ordubete lehenago jarriko dituzte salgai sarrerak.

Datorren igandean ere izango da zeregina Putzuzulon. Aurreko asteetan bezala, kontzertua antolatu dute asteari amaiera emateko; oraingoan, Arrotzak taldea ariko da gaztetxean, 18:00etan hasita. Ordubete lehenago, 17:00etan, jarriko dituzte eskuragai emanaldirako sarrerak.

Antolatzaileek jakinarazi dutenez, oraingoan ere mugatuta egongo da aforoa.

Beste hainbat taldek eskaini dute kontzertua Putzuzulon azkeneko asteburuetan; hala nola, Erniak, Holy Nunsek nahiz Perlatak.