Bizkaia kalea eta horren eta Zehar Kalearen arteko bidea itxiko dituzte astelehenean
Dorleta Agiriano Lai
2021ko urt. 13a, 17:57
Astelehenean hasiko dituzte Juaristi Aroztegia eraisteko lanak. Obra horrek irauten duen bitartean, itxi egingo dute Bizkaia kalea, bai eta Bizkaia kalearen eta Zehar kalearen arteko bide txikia ere. Hain zuzen, astelehen goizetik astearte arratsaldera arte egongo dira moztuta bide horiek.