Bihar Alain Resnais izango dute hizpide Photomuseumen

Dorleta Agiriano Lai 2021ko urt. 14a, 12:09

Nouvelle Vague zinemagintzaren erreferenteetako bat da Alain Resnais eta, besteak beste, Hiroshima mon amour filmagatik da ospetsua. Biharko Gela saioan aztertuko dute artista frantsesa eta hark egindako lana.

Ostiralero legez, Gela saioa egingo dute bihar Photomuseumen. Aste honetan, hain zuzen, Alain Resnais artista frantsesaren inguruan arituko dira, 18:00etan hasita. Gela kultur hedapenerako programaren barruan antolatutako gainontzeko saioetan bezala, doakoa izango da sarrera.

"Nouvelle Vague delakoaren ordezkari garrantzitsuenetakotzat jotzen da" Resnais, Gela programaren arduradunek azaldu dutenez. "Muntaia eta argazkilaritzaren kontzeptua irauli zituen" Nouvelle Vaguek eta, Resnaisetaz gain, Truffaut eta Godarde lotu izan dira zinema egiteko modu horrekin.

"Zuzendaria, muntatzailea, gidoilaria nahiz aktorea" zen Resnais, eta aski ezaguna da haren aurreneko film luzea: Hiroshima non amour (1959). Aurretik ekoitzi zituen film laburretan jorratu zituen zenbait gai landu zituen lan horretan, esaterako, "gerraren izugarrikeria". Hori eta askoz gehiago izango dute mintzagai biharkoan Photomuseumen.