Segurtasun-kamerek grabatu dute pertsona batek establezimendu batean iruzur egiten zuen unea

Zarauzko Hitza 2021ko urt. 15a, 09:09

Asteazkenean Zarauzko Udalak ohar bidez jakinarazi zuen Udaltzaingoak pertsona bat salatu zuela, ustez iruzur egiten saiatzeagatik herriko hainbat establezimendutan. Bideo honetan ikus daiteke salatutako pertsona iruzur saiakera egiten. Establezimendu batek igo du bideoa sare sozialetara.

Zarauzko Udalak asteazkenean jakinarazi zuen pertsona bat atzeman zutela udaltzainek ustezko iruzur delitu bategatik. Antza, hainbat ostalaritza establezimendutan iruzur egiten saiatu zen, 50 euroko billetearekin ordaindu ondoren, bueltak gaizki eman zizkiotela esan, eta 20 euro erreklamatuz. Poltsikoan gordetzen zituen 20 euroak. Horregatik salaketa jarri diote.

Udalak oharrean esan zuen taberna bateko bideo-zaintza kamerek grabatutako hainbat irudi "funtsezkoak" izan direla salaketa jartzeko, eta hain zuzen, bideo honetan ikus daiteke iruzurraren unea. Zarauzko establezimendu batek sare sozialetan zabaldu ditu irudiak.