Milako langa pasatu dute positiboek Hego Euskal Herrian

Izurriteak ez du atsedenik hartzen. Atzo beste 1.030 positibo detektatu zituzten Hego Euskal Herrian, Eusko Jaurlaritzako eta Nafarroako Gobernuko osasun sailek emandako datuen arabera.

14.180 antigenoen eta PCR proba egin zituzten guztira, eta kasu positiboak 1.030 izan ziren; positibotasun tasa %7,2koa izan zen atzo. 

Osakidetzak emandako datuen arabera, 74 lagun ospitaleratu zituzten atzo COVID-19ak eragindako gaixotasunengatik, eta 86 lagun daude Zaintza Intentsiboko Unitateetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ez ditu herrietako daturik ematen asteburuetan; horretarako astelehenera arte egon beharko da zain.