Udalbatzak aurtengo aurrekontu orokorrak izango ditu hizpide ostegunean

Zarauzko Hitza 2021ko urt. 18a, 16:00

Ostegun honetan, urtarrilak 21, ez ohiko udalbatzarra egingo dute Zarauzko batzar-aretoan. 19:00etan hasiko da saioa, eta udal gobernuaren asmoa da hasierako onespena ematea aurtengo aurrekontu orokorrei, aurtengo plantilla organikoari eta lanpostuen zerrendari, eta Zarautz-Lur Hirigintzako Udal Sozietateko aurtengo plantilla organikoari eta lanpostuen zerrendari.

Ez ohiko udalbatzarrerako deialdia ikusteko, egin klik hemen