Ostiralean amaituko da epea UKUEren dirulaguntza lerroan eskabideak aurkezteko

Zarauzko Hitza 2021ko urt. 26a, 14:42

Eskualdeko enpresek bertako langabeak kontratatzea nahi du UKUEk eta horretarako 291.000 euro banatuko ditu dirulaguntzetan.

Urola Kostako Udal Elkarteak dirulaguntza deialdia egin du eskualdeko enpresentzat, bertako langabeak kontratatzeko. 291.000,00 euro emango ditu dirulaguntzetan. Ekimena enplegua sustatzeko 2020ko planaren barruan kokatzen da eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatzen du. Hala, UKUEk gogoratu du ostiralean bukatuko dela eskabideak aurkezteko epea.