Portuetxeko teilatua berritzen ari dira

Amaia Urbieta Arruti 2021ko ots. 3a, 09:09

Tejados y Fachadas Ventiladas TAPAR enpresa ari da teilatua berritzeko lanak egiten, eta jarraian Sanz Eneako eta pareko markesinako teilatua konpontzeko asmoa du udalak.

2020 amaieran hasi ziren hainbat udal eraikinen teilatuak berritzen, eta udaletxe zaharrarena berritzeari ekin diote dagoeneko. Urte amaieran udalak iragarri zuenez, Tejados y Fachadas Ventiladas TAPAR enpresak egingo ditu teilatua berritzeko lanak, 38.117 euroan (BEZ barne).

Horrez gain, Sanz Enea eraikinaren eta haren parean, Nafarroa kalean, dagoen markesinaren teilatua ere konponduko dituzte jarraian.