Samuel Taylorri buruzkoa izango da Gela programako aste honetako saioa. Taylor 1921an jaio zen Chicagon, eta hainbat lanetan aritu zen antzerkigile ibilbideari ekin aurretik: umorezko saioen idazle irratian, irakasle, antzerki-egokitzaile, eta abar. 1950ean estreinatu zuten haren aurreneko lana, The Happy Time, Broadwayen.
Sabrina Fair antzezlana izan zen, ordea, estatubatuarraren lanik ezagunena. 1953an atera zen argitara, eta zinemara egokitu zuten gero. Billy Wilderrek zuzendu zuen ikus-entzunezkoa, eta Audrey Hepburn, Humphrey Bogart eta William Holden aktoreak izan ziren protagonistak.
Hori guztia eta gehiago izango dute hizpide ostiral honetan Photomuseumen, 18:00etan hasita.