Iñaki Arteta argazkilari eta zinegilearen lanak daude ikusgai Photomuseumen astearteaz geroztik. Deskribapenean zehaztuaren arabera, Dena da erreala, ezer ez da erreala bilduman elementu errealak nahaspilatzen dira "uztartze kontzeptual arraro eta probokatzailean, ezinezko eraikin baten eraikuntzan dauden adreilu desordenatu gisa".
Eguneroko objetu eta elementuak bere testuingurutik ateratzen ditu egileak eta bestelako pertsona eta lekuei atxikirik, errealitate berriak sortzen ditu irudi bakoitzean.
Otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai erakusketa Photomuseum Argazki eta Zinema museoan. Ohi bezala, asteartetik igandera izango da erakusketa ikusteko aukera, 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.