Express saioei ekingo diete Aritzbatalden

Zarauzko Hitza 2021ko ots. 4a, 11:30

Egunero izango dira express saioak kiroldegian, eta lau modalitate landuko dituzte: luzaketak, entrenamendu funtzionala, goi atala eta behe atala. 30 minutuko saioak izango dira.

Aurtengo otsailean ere izango da express eskaintza Aritzbatalde kiroldegian. Ohi bezala, 30 minutu iraungo dute saioek, eta egunero izango da saioren bat, goizez nahiz arratsaldez. Hilabete honetan, hain zuzen, lau modalitate landuko dituzte express saioetan: luzaketak, entrenamendu funtzionala, goi atala eta behe atala.

Parte hartu nahi dutenek fitness txanda hartu beharko dute, udalak azaldu duenez. Saioak doakoak izango dira.

Hona hemen otsaileko express saioen eskaintza: