Luzatu egingo dute otsailaren 14ra arte azaroaren 5az geroztik Sanz Enean ikusgai den Nazioarteko Argazki Mostra. Jota Barros, Maria Jose Cueli, Antonio Manta eta Lander Rezolaren lanekin dago osatuta bilduma. Hemen dago irakugai Argazki Mostraren inguruko informazio gehiago.
Izatez, erakusketa berria ziren inauguratzekoak ostegunean, baina udalak argitu duenez, "COVID arazoengatik" bertan behera geratu da Maria Jesus Cuetoren Denboraren kaleidoskopioa erakusketa. Horren ordez, luzatu egingo dute Nazioarteko Argazki Mostra apur bat, otsailaren 14ra arte; horren ondoren, otsailaren 18an, Hiri biodibertsitatea erakusketa ipiniko dute Sanz Enean, martxoaren 21era arte. Udalak jakinarazi du aurrerago emango duela azken bilduma horren berri.