Bihar irekiko dute Aritzbataldeko igerileku handia

Zarauzko Hitza 2021ko ots. 11a, 16:30

Zarauzko Udalak joan den asteartean jakinarazi zuen matxura bat izan zela Aritzbatalde kiroldegiko igerileku handian eta, ondorioz, ezingo zela konpondu arte erabili. Gaur azaldu dutenez, amaitu dituzte konponketa lanak; beraz, bihar irekiko dute berriz igerileku handia. Erreserbak egin daitezke jada.