Ikusi zuzenean Aiala ZKE-San Adrian partida

Amaia Urbieta Arruti 2021ko ots. 13a, 17:00
(Luis Epelde)

19:15etik aurrera Youtube plataforman norgehiagoka zuzenean jarraitzeko aukera egongo da.

Bizkaiko San Adrian taldearen aurka neurtuko ditu indarrak gaur Aiala ZKE eskubaloi taldeak. Jarraitzaileek ezingo dute Aritzbatalde kiroldegira joan, baina Youtube plataformaren bidez jarraitu ahalko dute partida. 19:30ean hasiko da norgehiagoka, eta 19:15ean hasiko dira zuzenean emititzen, esteka honetan.

Ohorezko Zilarrezko Mailako B taldean ari da lehiatzen Aiala. San Adrian zortzigarren doa sailkapenean, eta zarauztarrak, berriz, hirugarren. Azken partiden emaitzak ikusita pentsa daiteke sasoi hobean helduko dela Aiala neurketara bizkaitarren aldean, baina joaneko partida berdinketarekin amaitu zen Bilbon, beraz, litekeena da lehia estua izatea Aritzbatalden gaurkoan.

Amenabarrek erronka

Partida zailari egin beharko diote aurre gaurkoan Amenabar taldeko mutilek. Taldeko sailkapeneko lehena izango dute aurrez aurre: Torrelavega. Kantabriara (Espainia) bidaiatuko dute gaurkoan, beraz, zarauztarrek; 18:30ean hasiko da norgehiagoka Vicente Trueba pabilioian.