Asteazkenean jarriko dira salgai Modelon programatutako lau ikuskizunetarako sarrerak. Ohi bezala, bi bide izango dira sarrerak erosteko: Modeloko leihatilan edo online, kutxasarrerak plataforman. Informazio gehiago eskuragarri dago zarautz.eus udalaren webgunean, eta ekainera bitartean udalak antolatutako ekitaldien kultur programazioa, berriz, esteka honetan dago ikusgai.
Emanaldi hauetarako sarrerak jarriko dituzte salgai asteazkenetik aurrera:
- Huts Teatroaren eta Artedramaren Atzerrian lurra garratz antzezlana, martxoaren 19an 19:00etan.
- Anita Maravillasen Kotondarrak haurrentzako antzezlana, martxoaren 28an 16:45ean.
- Arima Soul taldearen kontzertua, apirilaren 16an 19:00etan
- Gorka Ganso & Cecilia Paganiniren Alpha haurrentzako antzezlana, apirilaren 25ean 16:45ean.