Pili Zabala: "Zuhurtziaz diot, baina auzia ireki daitekeela erakusten du"

Zarauzko Hitza 2021ko ots. 20a, 10:50

Pili Zabala zuhurra da urtarrilean Gipuzkoako Auzitegiko Fiskaltzan jarri zuen salaketari fiskalburuak eman dion erantzunari buruzko interpretazioan, baina irmo dio: "Ez dut amore emango". Gurutze Eizagirre kazetari zarauztarrak egin dio elkarrizketa, Berria egunkarian. Izan ere, Felipe Gonzalez GALekin lotzen duen salaketa Auzitegi Nazionalera igorri du fiskalak.

Gipuzkoako fiskalburuak, Juan Kalparsorok, Auzitegi Nazionalera igorri du zuen eskaera, aurkeztu duzuen informazio berrietan oinarrituta, eta esanez salaketatik  ondorioztatzen dela orain arte auzian epaitu ez diren pertsona batzuen ustezko parte hartzea azaleratzen dutela. Eta Felipe Gonzalez aipatzen du. Zer interpretazio egiten duzu?

Zuhurtziaz erantzun nahi nizuke, baina, nire iritziz, Lasa-Zabala auzia ireki daitekeela erakusten du. Aukera hori aztertzen ari gara hainbat aditurekin.

Fiskal batek dio zuk jarritako sa-laketaren arabera datu berriakdaudela Felipe Gonzalez GALauzian egon zen ikertzeko. Zer interpretazio egin diozue fiskalaren azalpenari?

Testuinguru soziopolitikoa aldatu den seinale da. Duela bi hamarkada ezinezkoa zirudiena orain posible izan daitekeelakoan nago. Baina Kalparsoro haratago doa; jakinarazi dit salaketa jar dezakedala Auzitegi Nazionalaren instrukzioko epaitegian.

Jarraitu irakurtzen.