Aurkeztu dute Astin datozen hiru urteetan futbol eskolak izango duen babeslea

Mireia Galarza Bastida 2021ko ots. 21a, 10:48

Jon Gurrutxagak babestu du orain arte ere taldea, Amezti Gain Sagardotegiarekin, eta horrela izaten jarraituko du aurrerantzean ere, oraingoan Olatu Gain erretegiarekin. Zuzendaritzako kideek eta Leire Arana Kirol zinegotziak "eskerrak" eman nahi izan dizkiete Gurrutxagari, "bizi dugun egoera zailean eskola futbolaren proiektuan sinesten jarraitzeagatik".