Aste honetan ere garaipena eskuratu du Amenabar Zarautzek

Onintza Lete Arrieta 2021ko ots. 21a, 17:25

Etxean jokatu zuen partida atzo Alcobendas taldearen aurka, eta bi punturen aldearekin lortu zuten irabaztea zarauztarrek, 28-26 emaitzarekin. Taldeak sare sozialetan azaldu zuen "bide onean" doazela, eta "bigarren fasea indar eta gogo gehiagorekin hartzeko" bi puntu direla eskuratu dituzten horiek.

Bestalde, eskubaloi klubak gogoratu du aste honetan berrekingo diotela Euskal Ligari jubenilek. Amenabarrek, zera gaineratu du: "Aprobetxatu nahi dugu zorterik onena opatzeko eta aurredenboralditik gurekin jokatzen eta entrenatzen ari diren sei gazteei eskerrak emateko. Etorkizuna bermatuta dugu!".