Iñurritzako eliza zabalduko dute Aingeru Zaindariaren Egunean eta Garizuma garaiko ostiraletan

Zarauzko Hitza 2021ko ots. 23a, 14:05

Martxoaren 1ean Aingeru Zaindariaren Eguna gogoratzen da, eta egun horretan zabaldu egingo dute Iñurritzako eliza. 

Iñurritzako elizako arduradunek hala adierazita, "San Pelaion, eta Zarautz osoan ere, aingeruari estimu handia" zaiolako zabalduko dute eliza datorren astelehenean, martxoaren 1ean. 10:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute eliza egun horretan. 

Bestalde, garizuma garaian gaudela eta, otsailaren 26an, eta martxoaren 5ean, 12an eta 26an Gurutz Bidea egingo dute Zarautzen. Hori dela eta, goizeko 10:00etatik 11:00etara zabalik izango da San Pelaioko eliza. Ostiralero otoitza eta hausnarketa egingo dute bertan.