Agortu dira 'Oilar bat dago zure teilatuan' antzezlanerako sarrerak

Zarauzko Hitza 2021ko ots. 24a, 15:08

Igande honetan eskainiko dute Oilar bat dago zure teilatuan antzezlana Modelo aretoan. Titiriguiri teatroak sortutako ikuskizuna da, eta lau urtetik gorako haurrei dago zuzenduta. Zarauzko Kultura Sailak jakinarazi duenez, agortu dira jada antzezlana ikusteko sarrera guztiak.