Asisko Urmenetak 'Sugarren mende' liburua aurkeztuko du Modelon

Dorleta Agiriano Lai 2021ko ots. 25a, 09:00
Urmenetak Durangoko Azokan ere aurkeztu zuen liburua. (Bilbo Hiria irratia)

Saiakera ilustratua da Sugarren mende, eta Inkisizioaren nahiz sorgin ehizen izaera politikoa azaltzea izan da egilearen helburu nagusia. Martxoaren 4an aurkeztuko du Zarauzko Modelo aretoan.

Helena Xuriok sorgin ehizaren inguruan egindako ikerketa bat oinarri hartuta, Sugarren mende album ilustratua sortu zuen Asisko Urmeneta irudigileak. Euskal Herriko sorgin ehizen historia marrazki bidez azalduz, horien eta Inkisizioaren izaera politikoa islatzea izan zen Urmenetaren asmoa. "Sugarren mende liburuan mendetako isiltasuna urratu dugu, mitologia zahar eta berria baztertu, ikerketa historikoaren bidez", jaso zuen Erroa argitaletxeak haren web-orrialdean.

Urmeneta Modelo aretoan ariko da bere liburuaren inguruan, martxoaren 4an. 19:00etan izango da aurkezpen ekitaldia.