Zarauzko aldarrikapenak jaso ditu Emakumeen Mundu Martxako furgonetak

Maria Maya Manterola 2021ko ots. 25a, 09:55

Aldarrikapenez betetako zapiak sortu dituzte herriz herri, martxoaren 6an egingo den itxiera ekitaldira eramateko. Atzo, asteazkena, Zarauztik igaro zen zapi horien bila Emakumeen Mundu Martxako furgoneta. 

Joan den igandean Putzuzulo gaztetxean egindako zapiak jasotzera igaro zen atzo Zarauztik Emakumeen Mundu Martxako furgoneta. Aurtengoan migrazio politikak, mugak eta transnazionalak jarri dituzte jo-puntuan, eta aldarrikapenez betetako zapiak egin dituzte herriz herri. Martxoaren 6an Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) arteko mugan egingo duten itxiera ekitaldira eramango dituzte zapiok. Euskal Herrian otsailaren 20an abiatuko zuten nazioarteko ekintza, Zubi guztien gainetik, mugarik ez! Transnazionalik ez! lelo hartuta.