Zenbakiak eta zenbakiak

Felix Zubia/Berria 2021ko ots. 28a, 14:56

Gaurkoan ere Berria-n iritzi artikulua argitaratu du Felix Zubia mediku zarauztarrak. Hainbat zenbaki haritu ditu idatzian, kopuru horietatik tiraka, pandemiaren hainbat ertzi errepaso bat egiteko.

Gure inguruan koronabirus kasuak jaisten ari direla ikusirik, eta Euskal Autonomia Erkidegoan intzidentzia tasa 100.000 biztanleko eta 15 egunean 300 kasutik behera egonda, izan dira aste honetan ere lerroburu eta notizia aho-beroak hainbat komunikabidetan. Dena zenbakiz janzteko joera ere ekarri digunez pandemia honek, nik ere neure zenbakiak aurkeztu nahi nituzke.

4.812, Hego Euskal Herrian koronabirusagatik hildakoak. Eskoriatza, Ibarra, Berriz, Plentzia, Agurain, Senpere edo Zangozako herritar guztiak kolpetik hiltzea litzateke, adibidez, neurria.

400 kasu baino gehiago izan ditugu Donostialdea ESIko gure Zainketa Intentsiboetako Unitatean. Oraindik ere pandemia ukatzen duenik ba al da?

100.000 biztanleko 300 kasuko intzidentzia onartuko bagenu, hamabost egunean, eguneko 600 kasu onartuko genituzke Hego Euskal Herrian. %1eko hilkortasun baikorra onartuz, eta kasuen beste %1a Zainketa Intentsiboen Unitatera joan beharrean egongo litzatekeela pentsatuz, sei pertsona sartuko lirateke egunero ZIUetan, eta sei pertsona hilko lirateke. Onargarria al da? Europako Gaixotasun Kutsakorren Kontrolerako Erakundeak (ECDC) tasa onargarria 50 kasutan jarria dauka, 100.000 biztanle eta hamabost eguneko, betiere (kontu izan, Iparraldean intzidentzia zazpi egunean neurtzen delako).

Artikulua osorik irakurtzeko, sartu hemen