Hegoalde eremura lekualdatuko dute Lanbide, behin-behinean

Lanbidek aste honetan udalari jakinarazi dionez, Zarauzko bulegoa Hegoalde eremura tokialdatzeko asmoa du, behin-behinean behintzat. Hain zuzen, egoitza Eroski saltokiaren atzeko aldera mugitzea litzateke Lanbideren helburua. Alkatearen arabera, Lanbiderekin hitz egiten jarraitzen du udalak, "behin betiko bulegoak Salberdin bizitegi-eremu berriko eraikinen behe solairuetan kokatu ahal izateko".