Forma hartuta daude dagoeneko Frantseskua zubiaren eta Abendaño industrialdearen arteko obrak. Oraindik data zehatzik ez badago ere, laster zabalduko dute Aiziazpi bidea, eta Errotaberri industrialdearekin lotura egiteaz gain, autoentzako 88 aparkaleku berri egongo dira bertan, Xabier Txurruka alkateak iragarri duenez.