'Grand Place' aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu dute

Amaia Urbieta Arruti 2021ko mar. 1a, 12:33
Burgosko Prozesuko abokatuak. (rtve)

Burgosko Prozesua izan dute ardatz 300 orrialdeko argitalpen berezian. Liburu dendetan eskuratu daiteke Grand Place-n azken zenbakia.

Mario Onaindia fundazioak urtero lantzen eta argitaratzen duen Grand Place aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu zuten aurreko ostegunean Zazpi kultur gunean, osasun egoera delikatua dela-eta edukiera mugatua izan zuen ekitaldian. Oraingoan, Burgosko Prozesuaren 50. urteurrena izan dute ardatz aldizkarian. 300 orrialdeko zenbaki berezia da aurkeztu berri dutena, eta eskuragarri dago liburu dendetan. Besteak beste, duela gutxi zendu den Iñigo Ormazabal margolariaren ilustrazioak ikus daitezke orrialdeetan.

Testuak eta gaiak lantzeaz arduratu dira Luis Castells historialaria eta testuen editorea, Felipe Juaristi argitalpenaren zuzendaria eta Harkaitz Millan Kultura diputatua eta proiektuaren kolaboratzailea.